Iñaki López de Viñaspre

Elikaduran espezializatutako antropologoa da Iñaki, baina ororen gainetik, sukaldaritza-zale amorratua.

Neure burua martin-sukalde gisa aurkeztu izan dut beti. Umetan amonak sukaldean irakatsi zidanetik unibertsitate-garaian Elikaduraren Antropologia ikasi nuen arte, euskal sukaldaritza tradizionala obsesio handia izan da niretzat. Duela hogei urte, anaiarekin batera IRATI jatetxea —euskal sukaldaritzaren erreferente handia gaur egun— ireki nuen Bartzelonan, euskal kultura tradizionalaren kultura mundu osoan zabaltzeko asmoz. Lehen jatetxe hura SAGARDI Euskal Sukaldariak-en ernamuina izan zen, euskal kultura gastronomikoa gure mugetatik haratago hedatzeko sortu genuen proiektu handia. Kalitatean oinarritutako gure proposamen sendo eta jatorra zazpi hiritan dago dagoeneko. Londresera garaman misioa, munduko gainerako bazter guztietan bezala, euskal sukaldaritza tradizionalaren baloreak azaltzea eta gure umetako zaporeak berreskuratzea da. Urdailaren bidez maitasuna ematea, alegia. Zatozte gure kultura liluragarria ezagutu eta gure produktu paregabeak gozatzera!